MODENA PROIEKTUA

Castellano
Deep_learning-a

MODENA ikerketa-proiektu bat da, zeinaren helburua baita deskribatutako erronkei aurre egitea eta Euskadik hizkuntza-teknologietan erreferentzia-puntu gisa duen posizionamendua sendotzen laguntzea.

Hau da proiektuaren helburu nagusia:

Kalitate altuko itzulpen automatikoko sistemak ikertzea, garatzea eta baliozkotzea, ikasketa sakonean (Deep Learning) eta sare neuronal artifizialetan oinarritutako arkitektura eta prozesuen bidez

Proiektuaren helburu nagusia helburu zientifiko-teknologiko hauetan banatuta dago:

  1. Sistema orokorreko kasu pilotu bat definitzea euskara-gaztelania hizkuntza-bikoterako, eta osasunaren arlorako beste bat gaztelania-ingelesa hizkuntza-bikoterako.
  2. Prototipoak azken ikerketa-ildoen arabera baliozkotzea, itzulpen automatiko neuronaleko sistema aurreratuen moldagarritasuna eta doitasuna kontuan hartuta.
  3. Proiektuaren emaitzen zabalkunde akademikoa nazioarteko konferentzietan.
  4. Emaitzak industriara transferitzea eta ustiapen komertzialerako aukerak aztertzea.

Era berean, helburu hauek ezarri dira proiektuaren irismenari eta inpaktuari dagokienez:

  1. Gainbegiratutako ikasketan oinarritutako tresnak, kalitatea zenbatesteko.
  2. Gainbegiratu gabeko ikasketan oinarritutako tresnak, kalitatea zenbatesteko.
  3. Proiektuaren emaitzen zabalkunde akademikoa nazioarteko konferentzietan.
  4. Emaitzak industriara transferitzea eta ustiapen komertzialerako aukerak aztertzea.

Helburu horiek lortzeko, partzuergo indartsu bat du atzean MODENAk, esperientzia handia duena hizkuntza-teknologietan eta erreferentzia bihurtu nahi duena arlo horretan. Proiektu estrategikoa da parte hartzen duten erakunde guztientzat eta Eiken, MondragonLingua, Eleka, EITB eta Argiarentzat.